2017(e)ko ekainaren 23(a), ostirala

2017ko uztailaren deialdiko emaitzak


2017ko uztailaren deialdiari dagozkion kalifikazioak ikusteko, goiko irudiaren gainean klikatu edo esteka hau jarraitu:

Azterketak ikusi ahal izateko, datorren asteazkenean, uztailaren 28an:
  • 12etatik 13etara Jesus Romo (jesus.romo@ehu.eus) irakaslearekin bere bulegoan (B eraikineko 3. solairuko P3B61 bulegoan)
  • 10etatik aurrera Iñaki Bildosola (inaki.bildosola@ehu.eus) irakaslearekin bere bulegoan (B eraikineko 3. solairuan ere, P3B57 bulegoan)

Etortzekoa bazara, mesedez, aldez aurretik zuri dagokizun irakasleari posta elektroniko mezu bat bidali egiozu.

2017(e)ko ekainaren 19(a), astelehena

Azterketa: 2017ko uztailaren deialdia

2017ko Uztailaren deialdiko programa: GPS gailuaren datuak

Ariketari lotutako informazioa:



2017ko Uztailaren deialdiko teoria


2017(e)ko ekainaren 15(a), osteguna

Azterketarako deia, ekaina



Iruñea, 2012ko uztailaren 6a, San Ferminak abiarazteko gaiteroen deia

Gaita
Fanfarrea
Doinu honen bitartez festarako deia egiten da Nafarroan. Doinu bera erabil dezagun azterketarako deia egiteko:
Adi, ikasleok adi
ikasleok adi
bigarren azterketa
hurbiltzen da ari
 


Informatika: ekaineko deialdia
Eguna
Ordua
Ikasgela
2017-06-19
08:00
P3C6A

2017(e)ko maiatzaren 26(a), ostirala

2017ko maiatzaren deialdiko emaitzak


2017ko maiatzaren deialdiari dagozkion kalifikazioak ikusteko, goiko irudiaren gainean klikatu edo esteka hau jarraitu:

Azterketak ikusi ahal izateko, datorren asteazkenean, maiatzaren 31an:
  • 9etatik 11etara eta 12etatik 14etara Jesus Romo (jesus.romo@ehu.eus) irakaslearekin bere bulegoan (B eraikineko 3. solairuko P3B57 bulegoan)
  • 10etatik aurrera Iñaki Bildosola (inaki.bildosola@ehu.eus) irakaslearekin bere bulegoan (B eraikineko 3. solairuan ere, P3B61 bulegoan)

Etortzekoa bazara, mesedez, aldez aurretik zuri dagokizun irakasleari posta elektroniko mezu bat bidali egiozu.

2017(e)ko maiatzaren 16(a), asteartea

Laborategiko eta mintegiko notak

Irakasgaiaren ebaluazioa artikulua berriro gogora ekarriz:
  • laborategiko lanetik 1,5 puntu lor daitezke, honela banaturik:
    • 0,6 puntu lehenengo kontrolean
    • 0,9 puntu bigarren kontrolean
  • mintegiko lanetik 1,5 puntu lor daitezke, honela banaturik:
    • 0,6 puntu proiektuan
    • 0,6 puntu proiektuaren gaineko bakarkako ariketan
    • 0,3 puntu ikasturtearen zeharreko ariketa eta norberaren lanagatik
Zuen kalifikazioak ikusteko ondoko estekak jarrai itzazue eta hiru kalkulu-orri aurkituko dituzue:
Hiru kalkulu-orrien egitura berbera da eta bertan agertzen diren zutabeen esanahia ondoren azalduko dizuet.

Laborategiko notak C zutabetik G zutabera doaz. C eta D lehen bi zutabetan kalifikazioak 0-tik 10-era jarri ditugu ponderaziorik aplikatu gabe. Hurrengo bi zutabetan (E eta F zutabeak) aurreko datuak daude baina ponderatuta, G zutabea batukari bat da eta dagokion balio maximoa 1,5 da. Irudia ikusi:

Mintegiko notak I zutabetik L zutabera doaz. Aurrekoan bezala, L zutabea batukari bat da eta dagokion balio maximoa 1,5 da. Irudia ikusi:


Adieraz dezagun orain, irakasgaiaren azken kalifikazioa osatzeko, 1,5+1,5 puntu horiek nola uztartzen diren azterketa idatzian lortutako puntuekin. Horretarako, gogora dezagun Ebaluazio jarraitua %30a eta azterketa idatzia %70a blogeko artikulua:
  • Azterketa aurretik 3 puntu lor daitezke ikasturtearen zehar mintegian eta laborategian egindako lanari esker:
    • Laborategiko 1,5 puntu
    • Mintegiko 1,5 puntu
  • Azterketa idatziak 7 puntu emango dizkio azken notari. Azterketa idatziak bi zati izango ditu (galderak eta programa) banaketa honelakoxea delarik:
    • Azterketa idatziaren alde teorikoak %30eko pisua izango du, eta ondorioz 2,1 puntu emango dizkio irakasgaiaren azken notari
    • Azterketa idatziaren programak %70eko pisua  izango  du, eta ondorioz 4,9 puntu emango dizkio irakasgaiaren azken notari
  • Irakasgaia gainditu ahal izateko, derrigorrezkoa da azterketa idatziaren erdia egitea, hots, 7 puntuetatik 3,5 puntu lortzea
  • Gorago aipatu diren atal bakoitzaren proportzioak mantentzen dira ikasturteko bi deialdietan, maiatzean eta uztailean

2017(e)ko maiatzaren 12(a), ostirala

Azterketarako deia, maiatza



Iruñea, 2015eko uztailaren 6a, San Ferminak abiarazteko gaiteroen deia

Gaita
Fanfarrea
Doinu honen bitartez festarako deia egiten da Nafarroan. Doinu bera erabil dezagun azterketarako deia egiteko:
Adi, ikasleok adi
ikasleok adi
suerterik hoberena
opa dizuet nik
 


Informatika: maiatzeko deialdia
Eguna
Ordua
Ikasgela
2017-05-18
09:00
P3G1A